XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aspaldin ene khoruaz
Segûrki bekhatx beitziren
Jean d'Aragon traidoriak
Hortara dûtû igorten.

Jelki: aingûriak.

Zelûko Ama Birjinak
Igorten gûtû zû-gana
Kontsolio ekhartera
Gaixo Blanka erregiña.

Gizon galdû gaixto horik
Jin dira zure ondoti
Zuri bizian khentzera
Oi ezinago abreki.

Luze gabe zirateke
Hil-eta pharadûsian
Kriminel tzar horik aldiz
Egûn batez ifernian.

Ainguriak erretira. Oro arrajin khantatzera.

BLANKAREN HILTZIA
Ulhûn ñabarra ixil ixila jin da
Bere thenorian, zelûtik behera,
Jeloskeriaz Nabarrako gaiz'ederren
Beste mûndiari ahalaz gordatzera.
Zoihartzeko txapela zaharrin
Sarthû da Erregiña Blanka;
Hor da belhariko, begiak bustirik,
Jinik Birjinaren behartzera,
Othoi lagûnt dezan Kastillanuetarik
Libratzen bethikoz Nabarra.

Aspaldi danik Nabarra eta Kastilla
Aizo dira, bena hozkûra bateki;
Nabarr'aberats Kastill'aldiz praubia;
Hartakoz bekhatx da Nabarroaz handizki.
Zunbat aldiz ez zaikû izan
Gaxki giten armadareki!
Birjina Maria begira gitzatzû
Kastillako erregen eskû petik,
Gure erresuma hola egon badin
Euskaldûn orai eta bethi.